HIPI BERRIAK



11-12ko ikasturtearen hasierako prestakuntzari buruzko dokumentuak (2011-09-26):external image logo_berritzeguneak.gif


Sarrera
Ikasle etorri berrien jatorrizko hezkuntza sistemak
Ikasle etorri berrien lantzeko iradokizunak
Polonieraren ezaugarriak
Arabiar hizkuntzaren ezaugarriak
Marokoko hizkuntza mapa
Bulgariako ikasleak
Portugera eta gaztelania
Errusiako ikasleak
Gaztelania ikasteko zailtasunak serbiokroaziarentzat
Chinos aprendices de español

Hizkuntzen ikas-irakaskuntza
HIPIen lanak: eskuhartze mota eta baliabideak
Repertorio de materiales I: acogida lingüística
Repertorio de materiales II: el duelo migratorio
Repertorio de materiales III: aprender y enseñar una nueva lengua
Repertorio de materiales IV: tu hablas, yo hablo...
Repertorio de materiales V: recursos didácticos para el aula de L2
HIPI berrientzako oinarrizko Kit-a LH
HIPI berrientzako oinarrizko KIT-a BH

Kulturarteko Hezkuntza
Ijito baten ametsa (bideoklipa)
Oztopoak
Inklusibitatearen kontzeptua
Tertulia dialogikoak
Ikasketa dialogikoa
Informazio-gizartea eta hezkuntza




HIPI: Hizkuntza Indartzeko Proiektuko Irakaslea.

HIPIentzako dokumentuak: Programaren web-gunea DBH




external image intercultural.png
1) Kokapena eta eginbeharrak
HIPIen lana ikastetxeetako proiektuan kokatzen da, beraz, etorri berriak diren ikasleen integrazioa ikastetxe osoaren lana da. Harrera plana, ikastetxeko proiektu baten antolatzeko modurik egokiena da eta planean HIPIen eginkizunak zehaztatuta egon behar dira. Orientatzeko, Hezkuntza Sailak argitaratu zuen Harrera plana egiteko ereduaren laburpenean - Ikasle etorkinentzat harrera plana egiteko orientabideak 41 eta 42. orrialdeetan – HIPI papera zehaztatzen da. Ikasturtearen hasierako zirkularretan ere eremu honetako eginkizunak aipatzen dira

2)Hizkuntza indartzearen antolakuntza
Ikastetxeetako proiektuaren menpe ere dago. Hizkuntza indartzea ikasgelaren barruan edo ikasgelatik kanpo antola daiteke, beraz , eginkizun eta programazioak ereduekin batera joan behar dira. Ikastetxeetako esperientziak aurkitzeko jo Wiki honen “ikastetxeetako esperientziak” atalera. Bereziki Mungia BHIko esperientzia –ri begirada bat botatzea komenigarria da.

3)Hizkuntzen metodologia
Dena den, gelan bertan edo kanpoan, hizkuntzak ikasteko oinarrizko metodologiak ezagutzea ezinbestekoa da: ikuspuntu komunikatiboa, edukien bitarteko irakaskuntza, atazen bidezkoa... hasteko artikulu hau interesgarria da. Sakontzeko hurrengo adituen txostena Propuestas de Alicante gomendagarria.

4)Eta ikasturte batean, zein da ikasleek lor dezaketen hizkuntza maila?
Horretarako pistarik onena Europako Erreferentzia Marko Bateratua (marco de referencia europeo) ematen du: A1. Irakurri arretaz, markoaren helburuak ebaluazioa egiteko pista onak direlako. (Eu.wikipediako artikulu laburra lehen urratsa izan daiteke: **Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua**). Wikipediaren artikulu horretan HABE erakundeak argitaratutako dokumentu osoaren euskal itzulpena ikus dezakegu. Hizkuntzen irakaskuntzan ezinbesteko erreferentzia bihurtu dira, esate baterako, 34-37. orrialdeetako taulak.

5)Dokumentazioa
Bete behar den dokumentazioa eginkizunekin lotuta dago: hizkuntza indartzeko programa. Baina programa ere ikasleen ikas-irakas prozesuan txertatuta dagoenez, beste irakasleek zeresanik izan behar dute, haiekin batera lan egitea eta koordinatzea ezinbestekoa da, denon artean ikasleen norbanako plana egiteko. Prozesuen adibide bat honako hau izan daiteke:
  1. HIPI: Hasierako hizkuntza ebaluazioa
  2. Tutorea: Beste balorazio batzuk (arloko edukinak)
  3. Bion artean: jarrera, aurreko eskolarizazio-historiala
  4. Bion Artean: Norbanako plana
  5. HIPI: hizkuntz -programazioa
  6. Bion artean: norbanako planaren ebaluazioa
  7. Irakasle taldea: ebaluazio eta promozioarako irizpideak
  8. Zuzendaritza, proiektuaren koordinatzailea eta HIPI: proiektuaren balorazioa

Hasierako ebaluazioa, norberako plana eta programazioa:

Norberako planaren adibidea (Leioako Berritzegunea):


6)Hizkuntza indartzeko ikasgela
Ikasgelarik onena ikasleen erreferentziazko gela da. Indartzea kanpoko ikasgelan garatzen bada, irakurri hurrengo orientabideak. Eta lehenengo egunetan egiteko jarduerak hemen eta 9.atalean, Lehenengo saioetan zer egin.

7)Prestakuntza
Berritzegunean zurekin gaude honen bidez eta gure mintegian informazioa eta prestakuntza emateko prest. Bizkaia mailan ere prestakuntza bat antolatzen du Kulturarteko hezkuntzako programak ikasturtean zehar. Ez ahaztu Garatu ikastaroak eta beste Erakundeek ( Unibertsitateak, sindikatuak, ONGak...) eskaintzen dutena.

8)Materialak
Wiki honen ataletan material ugari daude eskuragai. Badauden materiala idatziak ezagutzeko konzulta ezazu Berritzeguneetan ( materialen sarbideakHIPI berriak) . Argi dago hizkuntza indartzea egiteko testu libururik ezin direla erabili, baliabideen bankua baizik: jokuak, ariketak, ikas sekuentzien adibideak, eguneroko bizitzako testuak, Internetarenak, beste ikaskideen laguntza...izan ere baliabiderik onena irakaslea bera da.

8)Lehenengo saioetan lan egiteko materialak:

Oinarrizkoak:

1-aurkibidea:

2-atazak:
-aurkezpenak:
-eskola ezagutu:

3-ipuina:

4-kantak:


Hezkuntza sailean, berrikuntza programen artean hauxe topatuko duzu:

Kulturartekotasunerako eta ikasle etorri berrien inklusiorako programa